top of page

iPad-a Lauaxeta ikastolan

 

 

Lauaxeta ikastola Euskadiko lehenengo hezkuntza zentrua da 2013-14 ikasturtean era esanguratsu batean iPad-a lan tresna moduan erabili duena etapa ezberdinetan garaturiko proiektuetan.

Aurten izandako esperientziarekin eta etapa ezberdinetan tresnak izan duen balorazio baikorra medio, datorren ikasturtera begira LH 4. mailan eta DBH 1. mailan ikasle bakoitzak bere iPad propioa izatea aurreikusten da.

 

Proiektu horri 1x1 iPad proiektua deitzen diogu. Proiektuaren helburuak, alde batetik ikaslearen eskuetan lan tresna guztiz esanguratsu bat jartzea da, eta bestetik, hezkuntza berrikuntza lerro ezberdinek planteatzen dituzten erronkei ahalik eta hobetoen erantzuten joatea da.

bottom of page